LOURDES IRIONDO

*1937-+2005

Lourdes Iriondo Mujika (San Sebastián, 1937 - San Sebastián, 2005) fue una cantante y escritora española en euskera.

Lourdes Iriondo nació en la calle Moraza de Donostia. Era la segunda de once hermanos. A los siete años se trasladó a vivir a Urnieta junto a su familia.

A los veinte años le diagnosticaron una estenosis mitral que le acompañaría durante toda su vida. A pesar de ello, sin embargo, nunca perdió la pasión y afición por la música, parte esencial de su vida.

Iriondo comenzó a cantar cuando su padre le regaló una guitarra y su primera actuación fue en 1964 en Andoain a través de la invitación de un amigo. Tras el éxito obtenido, pronto empezó a recibir llamadas para actuar en municipios de alrededor.

En 1965 creó junto con otros cantantes, poetas y artistas vascos el conocido grupo Ez Dok Amairu, del cual se convirtió en la portavoz durante un breve periodo de tiempo.

Su último recital oficial lo ofreció en el año 1978 en el frontón Galarreta de la localidad hernaniarra.

Sin dejar la música de lado, comenzó a enseñar a los niños de la ikastola Egape en Urnieta

múltiples actividades artísticas como plástica, canto, bailes vascos y teatro. Realizó, además, una gran labor en el coro de la Parroquia, enseñando cantos litúrgicos tanto a mayores como a pequeños.

Cuando contaba con 68 años de edad la cantautora falleció tras permanecer dos semanas ingresada en el Hospital Donostia aunque su memoria sigue presente en la localidad urnietarra. Debido a su entrega y arduo trabajo con la música, y con los niños en especial, hoy día la Escuela de Música del municipio lleva su nombre.

Urnieta también cuenta con un parque Lourdes Iriondo. Con la construcción de nuevas calles en el municipio desapareció el jardín de la casa Ángela Enea, donde vivían Lourdes Iriondo y su pareja, el también cantautor Xabier Lete.

En su día se construyó un pequeño parque a lado de la casa, un parque sin nombre al que con motivo del homenaje las autoridades municipales quisieron darle su nombre durante en un evento festejado el día de San Miguel. Iriondo pasó mucho tiempo allí y el parque está construido en tierras que pertenecieron a su familia. Su muro, además, está pegado a la casa donde vivió.

Datoss de http://www.diariovasco.com/20080325/comarca/aniversario-nacimiento-lourdes-iriondo-20080325.html.

Lourdes Iriondo Mujika (Donostia, 1937ko martxoaren 27a- Urnieta, 2005eko abenduaren 27a) euskal kantaria izan zen. Urnietan bizi izan zen txikitatik. "Ez Dok Amairu" taldearen kidea izan zen hasieratik. Xabier Lete kantari ezagunarekin ezkondu zen. Abeslari moduan izan zen ezaguna batez ere, baina idazlan batzuk ere argitaratu zituen.

Hamaika anai-arreba ziren iriondotarrak; horietatik Lourdes bigarrena zen. Zazpi urte zituenean, familia osoak Urnietara egin zuen, eta han eman zituen haurtzaroa eta gaztaroa. Euskara Lourdes Iriondoren ama hizkuntza zen, baina anai-arrebe[1]ngan gero eta handiagoa zen erdararekiko joera. Mojetan ikasi zuen Iriondok, hasieran Urnietan, gerora Donostian. Moja frantsesak ziren, eta frantsesez egin behar izaten zuten ikastetxean.

Iriondo gazteak behartsuak lagundu nahi zituen; hori zela eta, hemeretzi urterekin Gasteizko Misioneras Seculares elkartearen formazio etxean sartu zen, misiolari lanetarako prestatzeko asmoz. Ez zuen ametsa betetzeko aukerarik izan, handik urtebetera bihotzeko eritasun larria diagnostikatu baitzioten. Hortik aurrera, zorrotz zaindu behar izan zuen osasuna. Gaixotasunaren ondorioz, etxean egotera behartuta egon zen denboraldi luzez. Garai hori aprobetxatu zuen haurtzarotik gogoko zuen musikagintzan trebatzeko.

Izan ere, txikitatik izan zuen musikarekiko zaletasuna; ahots gozoa eta garbia zuen Iriondok, eta familia giroan abesti zaharrak kantatzen zituzten askotan. Urnietako txistulari taldean ibili zen, eta Donostiako akademia batean zazpi urtez aritu zen opera eta kantua ikasten. 1964an, aitak oparitutako gitarrarekin hasi zen Cecilio Espada irakaslearekin eskolak hartzen. Aurretik hasia zen bere kantuak egiten; kutsu erlijiosokoak ziren horietako asko, baita euskara eta euskal kulturaren ingurukoak ere. Abesti gehienak lagunek, tartean Joseba Zugasti Urnietako apaiza, moldatzen edo euskaratzen zizkioten, orduan ez baitzen gai sentitzen euskaraz konposatzeko.

Jendaurreko lehen emanaldia 1964an egin zuen, Andoainen, ikastolaren alde egin zen kantaldi batean. Arrakasta handia lortuta, Tolosa eta Villabonan abestu zuen gero. 1965ean Aizarnan egiten zen Gazteriaren Egunean kantatu zuen, eta hor ere arrakasta handia lortu zuen. Berehala, Joxemari Iriondo kazetari eta lehengusuaren eskutik, Loiolako Herri Irratirako hainbat kantu grabatu zituen, eta horiek emititzen hasi ziren. Entzuleen hainbat kritika jaso zituen arren, besteak beste gitarra espainolarekin euskaraz abesterik ez zegoelako, oso ezagun egin ziren Lourdes Iriondoren ahots eta doinuak. Handik aurrera, Euskal Herriko txoko guztietan ibili zen kantari. 1965ean, berrogei kantaldi inguru eskaini zituen. 1967an, berriz, 170 kantaldi inguru izan ziren. Orduan izan zituen lehen arazoak zentsurarekin. "Ez gaude konforme", "Askatasuna zertarako", "Nire erria" eta gisakoak kantaldietan abesteko baimena jaso behar zuen, eta hainbatetan moldaketak egin.

Garai hartako Euskal Herrian ez zen batere ohikoa emakume bat oholtza gainean agertzea, gitarra eskuetan zuela. Luze gabe hasi ziren kantari berriarentzat goitizenak agertzen. Euskal Herriaren nobia, Euskal Herriko Joan Baez eta Ez Dok Amairuko musa deitu izan zaio Lourdes Iriondori. Jose Angel Irigarairen esanetan, "jendea ez da konturatzen zer zen Lourdes Iriondo 60ko hamarkadan. Eszenatokian transformatu egiten zen, ikaragarria zen, eta jendea liluratuta gelditzen zen"[2]

Ez Dok Amairu taldearen sortzaileetako bat izan zen; bileretan hasieratik hartu zuen parte. Dena den, gainerako partaide gehienak ez bezala, ordurako kantari ezaguna zen Iriondo. Ez Dok Amairun idazkari lanak egin zituen, eta taldearekin batera kantaldi askotan hartu zuen parte. Taldea bereizi zenean, Xabier Lete eta Benito Lertxundirekin ibilbide laburreko beste proiektu batean hasi zen, Zazpiribai ikuskizuna. Horretan Ipar Euskal Herriko beste hainbat musikarik ere hartu zuten parte: Pantxoa eta Peio, Ugutz Robles-Arangiz, Manex Pagola, Patxika Erramuspe... 1967. urtean Iriondok bere lehen bi disko txikiak argitaratu zituen, Belter diskoetxearekin. Aspaldiko kantak zeuden grabazio horietan: "Abesten dizut, jauna", "Loa", "Kitarratxoa ta euskera", "Ain urruti ta ain urbil"...

Nolanahi ere, urtetik urtera Lourdes Iriondoren kantagintza gero eta konprometituagoa ari zen bihurtzen. Honela azaldu zuen bilakaera: "Bear bada, lehenago abestia gauza polit bat bezela konsideratzen zen. Esakizun aundirik gabeko gauza ariñ bat bezela. Gaur berriz, esakizun aundiak ditu herriari kantatzen zaion abestiak. Beste kontzientzi batekin kantatzen da gaur. Herriaren problemak kantatzen dira..."[3]. 1968. urtean, diskoetxe beraren eskutik, beste disko txiki bat eman zuen argitara. Hor zeuden lau kantek argi erakusten zuten urnietarraren bilakaera: "Lin-Pan mendia", "Askatasuna zertarako", "Nire erria" eta, batez ere, garaiko ereserki bihurtu zen "Ez gaude konforme".

Ez zen 1968ko uzta bakarra izan. Disko luze bat argitaratu zuen, Kanta zaharrak (Belter, 1968), Resurreccion Maria Azkuek bildutako kantutegitik aukeratutako ale zaharrekin. Urte hori ere garrantzitsua izan zen Iriondorentzat, Xabier Leterekin ezkondu zelako. Hurrengo urtean, disko txiki bat argitaratu zuen bikoteak. 1969an, beste bi disko txiki eman zituen argitara Iriondok, horietako bat haurrentzako abestiekin: Aur kantak. 1974an argitaratutako Lurdes Iriondo disko luzea (Artezi) eta 1976an Xabier Leterekin ateratako bilduma izan ziren grabatutako azken lanak. Haren heriotzaren ostean, Antologia bilduma argitaratu zuen Elkar diskoetxeak 2006an.

1978an Hernaniko Galarreta pilotalekuan Xabier Lete, Antton Valverde eta Pantxoa eta Peiorekin batera egindako kontzertua izan zen Lourdes Iriondoren azkenengo emanaldia. Garai hartan aldaketa handiak gertatzen ari ziren gizartean eta kulturgintzan, eta Iriondo ez zen oso eroso sentitzen. Horrez gain, osasun makalegia zuen kontzertuz kontzertu ibiltzeko. Handik aurrera, literatura, ikastola eta parrokia izango ziren Iriondoren zeregin nagusiak. Haurrekin zaletasun berezia zuen, eta haientzako hainbat liburu argitaratu zituen: Martin arotza eta Jaun deabrua. Sendagile maltzurra (Gero, 1973), Asto baten malura (Gero, 1975) eta Buruntza azpian (Gero, 1975). Bi narrazio liburu ere kaleratu zituen: Hego-haizearen ipuinak (Gero, 1973) eta Lotara joateko ipuinak (Erein, 1983).

Haurrekin Buruntza antzerki taldea antolatu zuen Urnietan, eta hainbat antzezlan idatzi eta zuzendu. Horietako bat, Fabrika berria, 1977an estreinatu zen. Herriko parrokian ere lan handia egin zuen urte horietan guztietan. 2005eko abenduaren 27an hil zen, 68 urte zituela. Hil ostean hainbat omenaldi egin zitzaizkion. Urnietako parke batek Lourdes Iriondoren izena hartu zuen, eta bertan paratu zuten Jose Ramon Anda artistak haren omenez egindako eskultura.

Datos de WIKIPEDIA.

 

DISCOGRAFÍA

 
1967 María Lourdes Iriondo Belter
1967 María Lourdes Iriondo  Belter
1968 Lourdes Iriondo  Belter
1968 Kanta zaharrak  Belter
1969 Herri Gogoa-Edigsa
1969 Lourdes Iriondo - Xabier Lete Herri Gogoa-Edigsa
1969 Lourdes Iriondo Herri Gogoa
1969 Lurdes Iriondo Herri gogoa-Edigsa
1975

 

Artezi
1976 Lurdes Iriondo - Xabier Lete Edigsa
1978 Ortzadarra Edigsa
2006 Lurdes Iriondo. Antología Elkar